Euskalduna Jauregian
2009ko Kultura Sari Nazionalen banaketa, Bilbon
Erredakzioa
Asturiaseko Printze-printzesa izan dira sari banaketan buru, eta bertan izan da Patxi Lopez lehendakaria ere. Kirmen Uribek Narratiba Sari Nazionala jaso du, eta Maria Bayo saritu dute musika arloan.
2009ko Kultura Sari Nazionalen banaketa egin da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bizkaiko hiriburuak lehen aldiz hartu du Kultura Ministerioak urtero ematen dituen sari hauen banaketa ekitaldia, eta Asturiaseko Printze-printzesa izan ditugu bertan buru.
Saria jaso dutenen artean aipagarri dira Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (musika arloan saritua).&' || 'nbsp;Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.
Asturiaseko Printze-printzesa eguerdian heldu dira Euskalduna Jauregira. Bertan harrera egin diete Patxi Lopez lehendakariak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Arantza Quiroga Eusko legebiltzarreko presidenteak, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
2009ari dagozkion Kultura Sari Nazionalak banatu dira gaur Bilbon, lehen aldiz. Honako modalitate hauetako irabazleek jaso dute aipamena: Espainiako Letrak, Narratiba, Poesia, Saiakera, Literatura dramatikoa, Haur eta gazte literatura, Espainiako historia, Komikia, Itzulpenik onena, Itzultzaile lana, Irakurketa sustatzeko lana, Kultur argitaratze lanik onena, Kultur Kazetaritza, Arte Plastikoak, Argakilaritza, Moda, Kultur Ondasunan Berriztapena, Gizadiaren ondare diren hiriak eta Musika.