Irailak 15-16
The Divine Comedy eta Hercules & Love Affair, Kutxa Kultur Festibalean
eitb.eus
Kokoshca, Zea Mays, Depedro, Jeremy Jay eta Amateur ere batu zaizkie, Donostiako Hipodromoko jaialdian, The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian aurretik iragarritakoei.
Donostia Kutxa Kultur Festibala hurrengo ediziotik aurrera Donostiako Hipodromoak hartuko duen jaialdiko antolatzaileek kartelera batuko zaizkion beste hainbat talde iragarri dituzte, hala nola The Divine Comedy, Hercules & Love Affair, Kokoshca, Zea Mays, Depedro, Jeremy Jay, Vanessa Zamora eta Amateur, aurretik La Buena Vida taldean aritutako musikarien proposamen berria.
Horiek guztiak egongo dira irailaren 15 eta 16an egingo duten jaialdian, The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian duela hainbat aste egindako lehen iragarpenean jakinarazitako taldeekin batera.
Sarrerak
Bonuak 48,5 euroko prezioan daude salgai, gaur, martxoak 14, hasi eta apirilaren 19ra arte, ohiko lekuetan.