Tabakalera
Ubik sorkuntza liburutegiak 241 jarduera antolatu ditu urtebetean
eitb.eus
Tabakalerak programazio bereziarekin ospatuko du Ubik espazioaren lehen urteurrena, ateburu honetan. Guztira, 181.000 pertsona baino gehiago pasatu dira sormen liburutegitik.
Urtebete igaro da jada Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegiak ateak zabaldu zituenetik, eta, hori dela eta, programazio berezia antolatu dute asteburu honetarako, martxoaren 18 eta 19rako.
Ane Rodriguez Tabakalerako kultur zuzendariak eta Arantza Mariskal Ubiken arduradunak azaldu dutenez, Ubikek erakutsi du “Tabakalerako espaziorik bizi eta dinamikoenetako bat” dela.
Zabalik daramatzan hamabi hilabete hauetan, 241 jarduera antolatu dira Ubiken, eta 3.497 partaide izan dituzte. Guztira, 181.000 pertsona baino gehiago pasatu dira liburutegitik, eta 9.371 pertsonak egin dute Tabakalera txartela