Itxi

Donostia

Judith Argomaniz eta Jose Antonio Beguristainentzat, Dantza sariak

eitb.eus

Leer en Castellano

Apirilaren 30ean, Victoria Eugenia antzokiak Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXI. Gala hartuko du, eta bezperan Argomaniz eta Jose Antonio Beguiristain Mugica sarituko dituzte.

Judith Argomaniz dantzari, koreografo eta zuzendariak Errebelazio saria jasoko du

2017ko Dantza Hilabetearen bukaerako ekitaldia, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXI. Gala, egingo dute Donostian, Victoria Eugenia antzokian, apirilaren 30ean, igandearekin, 19:30etik aurrera.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatzen duen ikuskizunean, dantza estilo ezberdinak ikusi ahal izango dira, Donostia Kulturak ohar batean iragarri duenez: klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta flamenkoa.

Gainera, Juan Carlos Santamaria (1964-2016) donostiar koreografoaren omenezko bideo batekin hasiko da ekitaldia, Hautsa, pas de deux bere azken lanarekin jarraitzeko, eta Iratxe Beorlegui donostiar dantzariak bigarren aldiz parte hartuko du Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galan, besteak beste.

Sarrerak salgai daude dagoeneko antzokiko leihatilan eta Donostia Kulturaren webgunean 12, 10 eta 6 euroan.

Dantza sariak

Bezperan, larunbatean, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza sarien hamabosgarren edizioa ospatuko du.

2017ko Errebelazio saria Judith Argomanizentzat izango da “interpretazio eta koreografiaren munduan duen etorkizunagatik”. 2017eko Ibilbide Artistikoaren saria, berriz, Jose Antonio Beguiristain Mugicarentzat izango da, “bere ibilbide luzearengatik eta dantzaren arlo ezberdinetan bere burua berritzeko izan duen gaitasunagatik”.