Nafarroa
Auzitegiak berretsi egin du Abel Azconaren aurkako auzia itxita dagoela
agentziak
Fiskaltzak, Artzapezpikutzak eta Abokatu Kristauen Elkarteak helegitea aurkeztu zuten aurreko erabakiaren aurka. Elkarteak Konstituzionalera joateko asmoa du.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baieztatu egin du 'Desenterrados' erakusketagatik Abel Azconaren aurka aurkeztutako kereila itxita dagoela. Artistak "pederastia" hitza idatzi zuen, sagaratutako ostiak erabilita, 'Amen' deitutako artelanean.
Erakusketa 2015ean inauguratu zuen Iruñean, eta kristauen aldeko zenbait taldek protestak egin zituzten, eta Abel Azconaren aurkako kereila aurkeztu, ostiak erabiltzeagatik.
Lehen salaketa Instrukzio Epaitegiak artxibatu zuen, baina Fiskaltzak, Artzapezpikutzak eta Abokatu Kristauen Elkarteak helegitea aurkeztu zuten erabaki horren aurka.
Atzo, osteguna, zabaldutako epaiak ezarri du ez dela erlijioaren aurkako eta gorroto deliturik izan. Oraingoan, ezin da helegiterik aurkeztu erabakiaren aurka.
Badaude Konstituzionalera joateko prest
Abokatu Kristauen Elkarteak idazkia prestatzen ari da dagoeneko, Auzitegi Konstituzionalera jotzeko, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erabakia ezagutu eta gero.
Talde horren arabera, "erlijio askatasuna ezin daiteke babesik gabe geratu". Auzitegi Konstituzionalera joateko erabakiarekin "kristauen fedea errespetatu eta Justiziaren babesa jasotzea" besterik ez dutela nahi adierazi dute.
adierazi dute.