Itxi

Diru laguntza

Jaurlaritzak 105.000 euro bideratuko ditu ilustrazioa sustatzera

Leer en Castellano

Bingen Zupiria Kultura sailburuak azaldu duenez, “lan handia eta bikaina egiten ari den” sektore honetako lanak publikoarengana heltzea da laguntzen helburua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak komikigintzarako eta ilustraziorako diru laguntzak sustatuko ditu lehenengoz. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sektoreko ordezkariekin egindako bilera publiko batean azaldu duenez, 105.000 euro bideratuko dira “lan handia eta bikaina egiten ari den” etorkizunez beteriko sektore honetan sortzaileen lana laguntzera.

Diru laguntzen deialdi hau sektoreko hainbat eragilerekin hitz eginez landu eta ondu da, gaur azaldu dutenez; 60.000 euro komikiak edo eleberri grafikoak egitea helburu duten proiektuetara bideratuko dira (hamabosna mila euro, lau lanetarako), eta beste 45.000 euro, album ilustratuak egitea helburu duten proiektuetara (hamabosna mila euro, hiru lanetarako).

Euskarazko lanei dagokienez, ez da atal bereizirik izango euskarazko komiki, eleberri grafiko eta album ilustratuak diruz laguntzeko, “gaur egungo euskarazko komikien osasunak ez baitu eskatzen”. Zupiriaren esanetan, “Euskadiko komikigintzaren eta marrazkigintzaren parte oso inportante bat, kopuruz eta kalitatez, euskaraz sortzen da”.

Hala ere, euskarazko lanek merkatura ateratzeko zailtasun handiagoak dituzten heinean, puntuazioan baloratuko da lana euskaraz egina izatea.

Bideoak (1)