Itxi

Folk Getxo 2010

Mexiko Getxon, Efeleson taldearen eskutik Folk Jaialdia bukatzeko

Erredakzioa

Mexikoko taldeak 18:30etan hasiko duen kontzertuaz gain, Xabi Aburruzagak eta diskoa aurkeztuko du Bizkaiko udalerrian

Efelsen taldeak Mexikoko musika ekarriko du Erromoko Santa Eugenia plazara
Getxo Folk 2010 kartela ixten joateko. Kontzertu hori 18:30etan hasiko da, horrez gain, Xabi Aburruzaga ere egongo da irailaren 12n, gaur bertan, Areetako Geltokia plazan; 20:30etan, eta baita, gonbidatutako artista ere.

Xabi Aburruzagak eskainiko duen kontzerturako sarrera 8 €-ren truke egongo dira, eta bertan berarekin batera gonbidatu dituen artistek disko berria aurkeztuko dute, besteak beste Oskorri taldeko kideak (Antton Latxa eta Natxo de Felipe), Mikel Markez, Amaia Oreja eta Oreka TX egongo dira gaur Getxon. Aurretik disko gehiago kaleratu dituen arren, guztietan izan du trikitixarekin harreman zuzena. 2009. urtean, "Denboraren Naufrago" argitaratu zuen. Lan horrekin, musikari honen berezko konposizioak eta kantak argitara atera zituen. Proiektu horren bidez, Xabik entzulea ametsezko bidaia batean murgiltzera gonbidatzen du, bizitzako unerik eta lekurik garrantzitsuenak inspiratu dituen musikaren bidez. Entzuleak musikari laguntzen dioten Kirmen Uriberen testuak irakurtzeko aukera izango du.

Bestalde, Mexikoko Efeleson taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera gaur arratsaldeko 18:30etan egongo da, sarrera dohainik izango da. Efeleson taldea 1996an sortu zen jatorriz Fuerza Latinaren izenarekin, musika afro-karibetar garaikidea, Kubako, Puerto Ricoko eta Kolonbiako musika interpretatzeko asmoarekin, publiko gehienaren atsegina bere alde zuela. Zeregin honek, Veracruzeko Kultur Institutuarekin eskutik hainbat foro artistiko eta kulturaletan parte hartzeko aukera eman zien, 1998ko eta 1999ko Jaialdi Afro Karibetarrean esaterako. Taldekideak: Jesús "el Niño" Pérez (ahotsa, txirula eta teklatuak), David "Coki" Uh (pianoa), Óscar "Oscarín" Cruz (baxua), Luis "Luisito" Cruz (bateria), Norberto "Yoruba" Méndez (perkusioak).

Bestelako jarduerak: Ohi denez, kontzertuak ez ezik, Folk Getxo BBK jaialdian jendeak Bidezko Merkatua bisitatu ahal izango du. Bidezko Merkatua Iparraren eta Hegoaren arteko bidezko merkataritza sustatzen duen ekimena da, zenbait GKErekin batera antolatzen dena. Bestalde, hainbat herrialdetako artisautzako produktuak Munduko Merkatura itzuliko dira, Koan Elkartearen lanari esker. Halaber, aurten ere beste kultura eta herrialde batzuetako gastronomia ere dastatzeko beta izango dugu Munduko Terrazan, Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik. Horiez gain, kale-bandek desfile handi bat egingo dute Bizkaia Zubian hasita, 19:00etatik aurrera. Horretan Bavariako Stadtkapelle Starnberg, Eskoziako Stow Pipe Band, Asturiaseko Ciudad Cangas de Onís gaita banda, Salamancaco Asociación Surco-Botón Charro, Getxoko Agurra Dantza Taldea eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako fanfarrea ariko dira.