Itxi

Bizkaia eta Gipuzkoa

HBOk Rocadragonen sekretuak azaldu ditu lehen kapituluaren 'making of'ean

i.g. | eitb.eus

Leer en Castellano

"Bidaia geologikoa" egin zuten euskal kostaldean egon zirenean, azaldu dute. Euskal flyscharen moldeak egin eta kobazuloaren platoa eta Rocadragoneko tronua egiteko erabili zituzten, besteak beste.

Rocadragon, Game of Thrones telesailan ageri den lehen irudian

HBO Game of Thrones telesailaren produkzio-etxeak Rocadragonen sekretuak azaldu ditu duela gutxi argitaratu duen bideo batean. Hain zuzen, Rocadragonen, bere jatorrizko lurraldearekin bat egin du berriz Daenerys Targaryenek eta, istorioan hain garrantzitsua den une hori, Zumaian, Gaztelugatxen (Bermeo), Barrikan eta Irlandan grabatu zituzten.

Rocadragon, Targaryen Etxeko antzinako gotorlekua, Gaztelugatxeko elizara igotzeko eskailera luzea da, eta gaztelua modu digitalean sortu dute, postprodukzioan.

Telebistaren historian gehien ikusitako eta jarraitzaile gehien batu dituen telesailaren produktore eta protagonista batzuek azken denboraldiko lehen kapituluko eszena nagusienen nondik norakoak azaltzen dituzte bideoan.

Taldeko kideak euskal kostaldearen flyscharen edertasunaz eta berezitasunaz maitemindu ziren eta, azaldu dutenez, "bidaia geologikoa" egin zuten.

Izan ere, kobazuloaren eszena grabatzeko (Jon Nievek hara eramaten du Daenerys, antzinako labar-pinturak erakusteko), euskal flyschetik ateratako moldeekin egin zuten. Era berean, Rocadragonen tronua ere gure kostaldeko hain berezi den arrokaren moldeekin egin zuten.

HBOk erakutsi du Game of Thronesekin edonora joanda ere, ikusmin handia eragiten duela eta, joan ostean, jarraitzaile eta ikusnahien erromesaldia sortzen dela. Ikusteko dago azken denboraldia grabatzeko etorriko ote diren. Edozein modutan, grabazioa urrian hastea espero da.

Game ef Thronesen 7. denboraldiko lehen kapituluaren 'making of'a (8'15''etik aurrera)

HBO, euskal kostaldean

 

 

 

 

 

Albisteak (5)