Itxi

Zinema soziala

Bilboko Zinema Ikusezina jaialdia, martxan

Erredakzioa

Alhondigan egingo duten ekitaldiarekin hasi da gizartearekiko konpromezua duen zinemaren inguruko jaialdiaren bigarren edizioa.

Bilboko alondegian hasi zuten Zinema Ikusezina nazioarteko jaialdia. Kulturaren eta komunikazioaren alde egiten dute jaialdiaren zuzendariek, bidezkotasuna eta iraunkortasuna lortzeko bide gisa. Urriaren 5a bitartean, 67 dokumental, film labur eta luze ikusi ahal izango dira, aurkeztu diren 200 lanen artean aukeratutakoak.


Mexiko, Maroko, Kolonbia, Palestina, India, Serbia eta beste hainbat herrialdetako errealitate soziala erakusten duten lanak dira, ohiko zinema zirkuitu komertzialetan ikusten dugunetik urrun daudenak. Horregatik, mota honetako filmak ikusteko aukera bakanetakoa izango da jaialdiak eskaintzen diguna.


Genero berdintasuna, giza eskubideak, garapen iraunkorra eta beste gai asko izango dira protagonista Bilbon datozen egunetan. Izan ere, askotan itzalean gelditzen diren aferek argia ikusiko dute Bizkaiko hiriburuan, bazter batean gelditzen diren gai eta errealitateetara hurreratu ahal izateko aukera aparta egongo da.

Bideoak (1)