Itxi

Literatur jardunaldiak

'Gutun zuria' literatur jaialdia Bilboko alondegian

Erredakzioa

Hanif Kureishi idazle britainiarra, Elena Poniatowska mexikarra, Abrahan B. Yehoshúa israeldarra, Alex de la Iglesia eta David Trueba bezalako autoreek parte hartuko dute.

Urriaren 7tik 10era bitartean egingo dute Gutun Zuria literatur jaialdiaren edizio berria. Hirien arteko hausnarketa eta hauek idazleekin duten erlazioa hartu dute gai nagusitzat, eta honi buruzko gogoeta proposatzen du edizio berrian.
Gutun Zuria-k artekari lanak egin nahi ditu idazle eta irakurlearen arteko distantzia laburtuz. Aurten, Bilboko alondegian egingo dute literatur jaialdien zirkuituan bere lekua izatea nahi duen jaialdia.

Bere hastapenetatik mundu osoko egileen laguntza izan du eta aurten ere hala izango da. Hori dela eta, aurten, David Trueba, Alex de la Iglesia, Jon Arretxe, Aizpea Goenaga Yolanda Arrieta, Juan Bas, Lutxo Egia, Agustín Fernádez Mallo,Eloy Fern¡ádez Porta, Miguel GonzáLez San Martín, Juan Infante, Hanif Kureish, Abrahan B. Yehoshúa, Juan Marsé, Txuma Murugarren, Elena Poniatowska, Pedro Ugarte eta Angel Lertxundi idazleek parte hartuko dute.

Hiriak dira edizio berri honen protagonista. Autoreek hiriei buruz hitz egingo dute. Hirien trasformazioa, biztanleengan duten eragina, baina batez ere, idazle eta autoreen arteko harremanei buruz.

Lehiaketa

Urriaren 9an, larunbatean, Speedphóto argazki lehiaketa egingo da. Bertan, Bilboko alondegiaren bazter ezkutuak, hiri ezkutuak, ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.13:00etatik 15:00etara bitartean, eraikineko leku ezberdinak erretratatu ahal izango dituzte.

Argazki-shootinga amaitzean, argazkiak horretarako prestatuko dituzten deskargatzeko postuetako batera joan beharko dute lehiakideek. Bi onenak aukeratuko dira.