Itxi

''Bidaia beldurgarria''

Elkanok eta Urdanetak 1525ean Moluketara abiatutako espedizioa ezagutu dugu

Xabier Alberdik, espedizioaren inguruan hitz egin du. A Coruñatik 450 lagun 7 itsasontzitan irten ziren 1525eko uztailean, 1536an itsasontzi bat eta 24 pertsona itzuli ziren. Elkano bidaian hil zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elkanoren agindupean 1525an atera zen Moluketarako bigarren espedizioa. A Coruñatik irten ziren Bilbon eraikitako 7 itsasontzi eta 450 lagun. Uztailean abiatu ziren eta urtarrilean iritsi ziren Magallanes itsasarteko sarrerara. Bidaian aurkitutako ekaitzen ondorioz espedizioa betirako banatu zen. 1926ko urrian iritsi ziren Moluketara, baina Elkano bera bidaian hil egin zen. Agintari guztiak hil egin ziren eta itsasontzi bakarra iritsi zen Moluketara. Bertan, Portugalekin 3 urteko gerra izan zuten.

Andres Urdaneta ordiziarra Elkanoren konfiantzazko gizon bezala joan zen bidia horretan eta berak idatzitakoei esker jakin ditugu espedizioaren xehetasunak.

1936an espedizioa Lisboara iritsi zen, 24 lagun soilik itzuli ziren bizirik, tartean Urdaneta bera.

Audioak (1)