Heriotza
Julen Kaltzada hil da, 82 urte zituela
eitb.eus
Euskarazko irakasle eta idazleak joan den astean "Umezurtzen Aberria" bere azken lana aurkeztu zuen.
Julen Kaltzada Ugalde, euskarazko irakasle eta idazlea, astelehen honetan zendu da, 82 urte zituela. Joan den astean Umezurtzen Aberria bere azken lana aurkeztu zuen, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Lan horretan Euskal Herrian azken zortzi hamarkadetan gertatutakoak ekarri zituen gogora, umezurtz baten ikuspegitik.
Busturian jaio zen 1935ean. Abadetu ondoren Iurretan jarduera erlijiosoetan ibili zen. Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, hamabi urteko zigorrarekin kartzelaratu zuten garai hartan.
Burgosko Prozesuan epaitu zuten 1970ean beste hamabost lagunekin batera eta ETAren laguntza eman izana leporatu zioten. 1976ko amnistiari esker askatu zuten, eta hurrrengo urteetan AEKko burukide moduan nabarmendu zen.