Itxi

Ekitaldia

Txillardegi omendu dute Donostian, haren heriotzaren seigarren urteurrenean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Antiguo auzoan antolatutako ekitaldian hizkuntzalariari eskainitako murala inauguratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berrehun bat pertsona bildu dira gaur Donostiako Antiguo auzoan, Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, omentzeko, hil zela sei urte bete direla gogoratzeko. Hizkuntzalariak "merezi duen aitortza instituzionala" aldarrikatu dute ekitaldian.

"Txillardegi Udal Liburutegia" elkarteak antolatu du omenaldia, eta Donostiako Udal Liburutegiak Txillardegiren izena izatea eskatu du. Hizkuntzalariari eskainitako mural bat inauguratu dute, Gipuzkoako hiriburuko Gascuña plazan.

Paul Torres saxofoi-jotzaileak hartu du parte. Horrez gain, hainbat dantzarik aurreskua dantzatu dute Txillardegiren irudia eta "Euskara da euskaldunon aberria" esaldia duen muralaren aurrean. Txillardegiren jaiotetxea zegoen plazan ipini dute pieza.

Besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiaz gain, Joseba Alvarez Txillardegiren semea eta Sortuko kidea izan da omenaldian.

Bideoak (1)