Itxi

Kulturaren eskutik

262.500 euroko laguntza Kultura 2.0 proiektuari

Erredakzioa

"Kultur industrien berrikuntza teknologikora bideratuta" daude laguntzak.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Kultura 2.0 izeneko diru-laguntza lerro berri bat jarri du martxan. Guztira, 262.500 euroko inbertsioa izango da, kultur industrien berrikuntza teknologikora bideratuta.

Laguntzen helburua 2010. urtean gauzatutako edo proiektatutako egitasmoak dira, bai banaka bai talde batean onuradun izan nahi duen enpresa bakoitzak aurrez egindako gogoeta estrategikoaren esparruan kokatuta. Betebehar horren arrazoia da bermatzea laguntzen jasotzaile diren enpresek kokagune proaktiboa erakustea ingurune digital berrietan.

Blanca Urgellek zuzentzen duen sailaren helburua da enpresen kokagunea hobetzea ingurune digital berrietan, hau da, lehiakortasunaren hobekuntza ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez.

Laguntzen eskatzaileak banakako enpresak edo taldeka bildutakoak izan daitezke, betiere enpresa txiki eta ertainak badira eta kultur ondasunak ekoitzi, banatu eta/edo merkaturatzea helburu nagusi badute.

Kultur baliabideen mapa bat formatu digitalean lantzeko egitasmoa ere aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak, formatu eta euskarrien bilakaerari buruzko azterketa eta jarraipena, eta kultur eragileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak.