Itxi

'The Art Newspaper' aldizkaria

Guggenheimeko hiru erakusketa, munduko 10 arrakastatsuenen artean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

'Ken Jacobs: Gonbidatuak', 'Bill Viola: Atzera begirakoa' eta 'George Baselitz: Heroiak' erakusketak zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarrenak dira, hurrenez hurren.

Bilboko Guggenheim Museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate

Bilboko Guggenheim Museoak 2017an zehar antolatu zituen aldi baterako hiru erakusketa munduko 10 arrakastatsuenen artean dira. Iaz hogeigarren urteurrena ospatu zuen museoak.

The Art Newspaper aldizkari ospetsuak urtero bisitari gehien hartu dituzten erakusketen zerrenda argitaratzen du, museoak gaur agiri batean azaldu duenez.

Zerrenda horren arabera, 'Ken Jacobs: Gonbidatuak', 'Bill Viola: Atzera begirakoa' eta 'George Baselitz: Heroiak' erakusketak zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarrenak dira, hurrenez hurren. Erakusketok 6.000 bisitari egunean izan dituzte. Bestalde, 'Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak' zerrendako 18. postuan sailkatu da, egunean 5.154 bisitarirekin.

Bilboko museoak zehaztu duenez, bisitari kopuru orokorra erreferentziatzat hartuko balitz, Bill Violaren erakusketa hirugarren tokian izango litzateke; izan ere, guztira, 710.995 pertsona hartu zituen, batezbeste 6.229 ikus-entzule egunean.

Erakusketa motaren araberako sailkapenak kontutan hartuz gero, Bilboko Guggenheim Museoak postu aipagarriak lortu ditu The Art Newspaper-en txostenean.

Horrela, Arte Garaikideko kategorian, bisitari gehien jaso dituzten hamar erakustetatik lau Bilboko museoak antolatu ditu.

Ken Jacobs, Bill Viola, Baselitz eta Pierre Huyghen erakusketak hirugarren, laugarren, bosgarren eta hamargarren tokian sailkatu dira, hurrenez hurren.

Postinpresionismo eta Arte Modernoaren kategorian, Bilboko museoaren bi erakusketa hamar arrakastatsuenen artean daude: 'Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak' (7.a) eta Francis Baconena (10.a).

Albisteak (3)