Biolinistaren kontzertuak
Anoetako Belodromoa eta BEC komedia-antzoki bihurtuko ditu Malikianek
Agentziak | Erredakzioa
Biolin-jotzaileak Donostian urriaren 27an emango du kontzertua, eta abenduaren 29an Barakaldon.
Ara Malikian biolin-jotzaileak Donostia eta Bilbo bere bira berrian sartu ditu. Anoetako Belodromoa eta BEC Urrezko Mendeko komedia-antzoki bihurtuko ditu argi eta soinu muntaketa batek.
Euskadiko kontzertuak urriaren 27an, Donostian, eta abenduaren 29an, Bilbon, izango dira, Last Tour antolatzaileak gaur jakitera eman duenez.
Komedia-antzokia “eszenografia zaindu” batekin birsortuko dute bi aretoetan. Banda eklektiko batek biolin-jotzailea lagunduko du: bateria, gitarra, biola, biolontxelo, kontrabaxu eta Indiako perkusioak.
Era berean, Ara Malikianen bira Paris, Londres, Beijing, Mosku, Buenos Aires, Mexiko eta Santiagotik igaroko da.