Izendapenak
Alex de la Iglesia, Kulturaren Euskal Kontseiluko kide
Erredakzioa
Guztira, 32 kide izendatu ditu Blanca Urgellek, tartean Lucia Lacarra, Karmele Jaio, Luisa Etxenike, Joseba Arregi, Mikel Lejarza eta Joseba Martin.
Alex de la Iglesia&' || 'nbsp; Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izendatu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Guztira, 32 kide berri izendatu ditu Kultura sailburuak, tartean Lucia Lacarra, Karmele Jaio, Luisa Etxenike, Joseba Arregi, Mikel Lejarza eta Joseba Martin.
Blanca Urgell Kultura sailburuak Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kentzen dituen eta kide berriak izendatzen dituen agindua jakinarazi dio gaur Jaurlaritzaren Kontseiluari. Kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako goi mailako kide anitzeko organoa da Kulturaren Euskal Kontseilua. Bere funtsezko zeregina Kulturaren Euskal Plana doitu, garatu eta ebaluatzea da. Plan horretan, beste gauza batzuen artean, jarduteko zeharkako jomugak jasoko dira, baita kultur ondarearen, museoen, artxibategien, liburu eta liburutegien, ikus-entzunezkoen, musikaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen arloetan sektorekako garapenak egitea ere.
Datorren abenduaren 13an Kulturaren Euskal Kontseiluak egingo duen bilkurari begira, honako hauek izendatuko dituzte erakunde horretako kide:
Josu Rekalde, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
Maria Perez (Maria PTQK), erakusketa-komisarioa. Blogaria.
Santi Eraso, Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako hautagaitzaren edukien zuzendaria. Donostiako Arte-Lekuko zuzendari ohia.
Nekane Aramburu, erakusketa-komisarioa. Gasteizko ''Espacio Ciudad'' aretoaren zuzendaria
Aurelio González, Lenbur fundazioaren zuzendari-gerentea
Susana Soto, Donostiako San Telmo museoaren zuzendaria
Javier Puertas, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen zuzendaria
Miguel Zugaza, Prado museoaren zuzendaria. Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari ohia.
Mikel Lejarza, Telebistaren Mundu Akademiako kidea. ETBko programazio-zuzendari ohia. Antena 3 films-eko zuzendaria.
Kepa Sojo, zinema-zuzendaria. UPV/EHUko Arabako campuseko kultur hedapenaren arduraduna. Amurrioko film laburren zinemaldiaren zuzendaria.
Alex de la Iglesia, zinema-zuzendaria. Espainiako Zinema Akademiaren zuzendaria.
Isabel Hergera, zinema-zuzendaria.
Pio Ortiz de Pinedo, Hortzmuga antzerki-taldeko kidea. Eskenaren presidentea (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartua).
Lucia Lacarra, ballet klasikoko dantzaria. 2005eko Dantza Sari Nazionala.
Pilar Lopez, Teatro Paraisoko zuzendaria. TE Veo elkartearen presidentea. INAEMeko Antzerki Kontseiluaren kidea. Small Size Europar Sareko kidea.
Oier Arazolaza, Dantzan.com-eko zuzendaria. Euskal dantza tradizionalean aditua.
Idoia Zabaleta, Azala dantza zentroaren zuzendaria. Koreografoa.
Santiago Burruchaga, Eszenika Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren ordezkaria. Ordezkaria Arteen eta Musikaren Kontseilu Nazionalean.
Luis Javier Ugarte, antzerki- eta musika-programatzailea. SAREAko kidea (euskal antzokien sarea).
Alfonso Santiago, Last Tour Internationaleko bazkidea. Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live jaialdien zuzendaria.
Iker Arroniz, musika-programatzailea. Kultura Live-ko presidenteordea (zuzeneko musika duten areto pribatuen elkartea)
Juan Ángel Vela del Campo, operan eta musika klasikoen espezializatutako kazetaria. ABAOren aholkularia.
Joseba Martín, Radio Euskadiko kazetaria. ''''La Jungla sonora'''' programaren zuzendaria (pop/rock). Ondas 2010 sariduna.
Marta Casares, editorea. Nerea argitaletxearen kontseilari delegatua.
Javier Cámara, liburu-saltzailea. Europako liburu-saltzaileen Federazioko Batzorde Exekutiboko kidea. CEGALeko batzarkidea.
Mikel Esnal, Elkar Taldeko kide exekutiboa (euskal liburu eta musikaren industria)
Karmele Jaio, idazlea. Euskal Idazleen Elkarteko kidea
Kepa Murua, poeta. Bassarai argitaletxearen zuzendaria.
Luisa Etxenike, idazlea. 2009ko Euskadi Literatura sariduna. Euskadiko Idazleen Elkartearen zuzendaria.
Joseba Arregi, idazlea. UPV/EHUko irakaslea. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu-ohia.
Cristina Ortega, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzak Institutuaren zuzendariordea. Europako Kultur Behatokien Sarearen presidentea.
Patxi Salaberri, Euskaltzaindiko euskaltzain osoa.
Aipatutakoez gainera, honako hauek ere badira Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta bere saileko zuzendaritza-taldeko kideak, EITBren zuzendari nagusia, eta hainbat sailetako ordezkariak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila, eta Lehendakaritza).