Kargatzen...
Itxi

Bidaiak

Gustu eta kolore guztietako bidaiak topatu ditugu Expovacacionesen

Maiatzaren 4tik 6ra Expovacacionesek helmuga ezberdinetako 262 enpresa bildu ditu BECen. Munduko bost kontinenteetako herrialdeak ikusi ditugu ordezkaturik eta aurtengo gonbidatua Errumania izan da

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Errumania, Txile, Katalunia, Bizkaia ... leku ezberdinetako 262 enpresa bildu ditu Expovacaciones azokak BECen. Maiatzaren 4tik 6ra egon da Barakaldon eta bertaratu den jendeak herrialde ezberdinei buruz informazioa jaso, bidaiatzeko karabanak ikusi eta janaria dastatzeko aukera izan du. Espainiar estatuko helmugak nagusi izan diren 39.edizio honetan atzerriko herrialde gonbidatua Errumania izan da.

Audioak (1)