Itxi

EUROVISION JAIALDIA

Amaia Romerorekin bat egingo du Iruñak gaur gauean

eitb.eus

Leer en Castellano

24 metro karratuko bi pantaila jarri dituzte Uharteko Itaroa merkataritza-gunean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amaia Romero nafarrak gaur gauean ospatuko den Eurovision jaialdian parte hartuko du Alfred Garciarekin batera. "Tu Canción" kanta abestuko dute eta gaueko bigarren emanaldia izango da.

Lisboako Altice pabiloiak hartuko du aurten Eurovision jaialdia, eta Ikusmin handia piztu du Nafarroako hiriburuan. Hori dela eta, ekitaldi hau pantaila erraldoietan emitituko dute Iruñean.

Uharteko Itaroa merkataritza-gunea arduratuko da horretaz, eta bi pantaila erraldoi prestatu ditu Eurovision jaialdia zuzenean jarraitzeko. Pantaila horiek 24 metro karratuko neurria daukate eta Fun&Food gunean jarri dituzte.

Bertara hurbiltzen diren guztiek izango dute emanaldiaz gozatzeko eta nafarra animatzeko aukera.

Jaialdia gaueko 21:00etan hasiko da.

Gaztean elkarrizketa

Gazteak atzo bertan Alfred eta Amaia elkarrizketatu zituen eta Itoizen "Lau Teilatu" abestia kantatzera ausartu ziren:

Bideoak (4)