Bilera
Euskal Kulturaren kontseilu berria, estrategia berrien bila
Erredakzioa
Kulturaren ildo nagusiak ezartzeko landuko duten dokumentua irekia eta bizia behar duela esan du Urgellek. Hilabeteko epea dute ekarpenak egiteko.
Euskal Kulturaren kontseilu berria eratu da. Arlo honetan datozen urteetako estrategiak markatuko dituzten ildoak zehaztuko dituen lan talde heterogeneoa da. Guggenheim Bilbao museoan egin dute lehen osoko bilkura.
Euskara hutsean egin duen harrera hitzaldiaren atarian Kultura sailburuak gomuta berezia izan du Xabier Leterentzat.
Administrazio erakundeetako ordezkariez gain, Blanca Urgell kultura sailburuak aukeratutako 32 aholkulari ere badaude, diziplina eta eginbehar desberdinetakoak, esaterako, Lucía Lacarra dantzaria, Joxerra Gartzia kazetaria edo Mikel Lejarza komunikabideetan aditua. Ibarretxeren Gobernuak osatu zuen kontseilutik bakarra dator, Euskaltzaindiko Patxi Salaberri, beste guztiak berriak dira.
Harrera hitzaldian, kontseiluko ordezkari nagusiak zorroztasuna eta leialtasuna eskatu die guztiei. Kulturaren ildo nagusiak ezartzeko landuko duten dokumentua irekia eta bizia behar duela esan du Urgellek. Hilabete baino lehen prest izan nahi dute behar beste eztabaidatutako eta adostutako dokumentu bat. Kontseiluko kideen artean, ez omen daude guztiak baina dauden guztiak kulturaren ordezkari direla zehaztu du.