Itxi

Jaialdia

MID_E Voxx 010, nazioarteko erakustaldia, egingo dute Donostian

Erredakzioa

Yox kolektiboak antolatutako ekitaldian moda, musika eta ikus-entzunezko emanaldiak nahastuko dira.

Abenduaren 17an egingo dute Donostiako Antzoki Zaharrean MID_E Voxx 010 jaialdia.

MID_E Nazioarteko Erakusketaren zortzigarren edizioa izango da MID_E Voxx 010 ekitaldia. Horretarako, diziplina ezberdinak batuko dituzte.

Moda aurkezpena ETXEBERRIA diseinatzaileak egingo du. Bere sormena ezagutzeko aukera izango dugu ekitaldi honetarako espreski prestatu dituen diseinuei esker.

Ikus-entzunezko saioa XU proiektuaren eskutik etorriko da. Zuzeneko dj emanaldia.egingo du, proiekzioekin lagunduta.

MAREUNROL´S diseinatzaileak moda eta bideo emanaldia nahastuko du Epozide 1 bilduman. Ekitadi honetarako bereziki sortu dituen lanak ikusi ahal izango dira.

Bideoak (1)