Dokumentazioa
Artxibo Historikoak Manu Leguinecheren eta Federico Krutwigen funtsak gordeko ditu
eitb.eus
Gainera, Euskadiko Artxibo Historikoak Zavala sendiaren funtsak ere hartuko ditu, “Euskadiko artxibo pribatu handiena”.
Manu Leguineche kazetari ospetsuaren artxiboa, Federico Krutwig idazlearen artxiboa eta Zavala sendiaren funtsak ekain eta iraila bitartean iritsiko dira Bilboko hirigunean dagoen eraikinera, Euskadiko Artxibo Historikora.
Manu Leguinecheren artxibo pertsonalaren kasuan, Arratzuko kazetari eta idazleak bere bidaietan bildu zituen mundu osoko material ezberdinak jasoko dira.
Federico Krutwig idazle, politikari eta euskaltzainaren artxiboaren kasuan, bere alargunak eman duen bere artxibo pertsonala da Artxiboan gorde dena.
Zavala sendiari dagokionez, azkenik, Euskadiko artxibo pribatu handiena da “dokumentazioaren bolumen, kalitatea eta aniztasuna dela eta”: XV. mendeko hastapenetatik 1950era arte bildu izan diren funtsak.
XV. mendetik 1950era arteko gaiak gordetzen ditu, eta objektu gehienak XVII, XVIII eta XIX. mendeetakoak dira.