Musikala
'Olentzero & Co!', ikusgarri Kursaalen
Erredakzioa
Betiko sustraiak mantenduz, ezaugarri modernoak uztartzen dituen lehen musikala da.
''''Olentzero Co!'''' musikala izango da ikusgai Donostiako Kursaalen. Oihan Vega eta Txemi Etxebarria bergararren ekimen bitxia da "Olentzero Co!". Olentzerori buruzko musikal berezia da, betiko sustraiak gordez, gaur egungo ezaugarri moderno eta apurtzaileak gehitu dizkiote ikuskizunari; elektronika, rock, pop, aire latinoak, eta gabon kantak uztartu dituzte.
Peru mutikoaren inguruko kontakizuna dakar "Olentzero Co!" lanak. Peruk zoriontasuna eskatu dio Olentzerori gutunean, baina irakasle batek zapuztu egingo du mutikoaren guraria. Haatik, Peru Olentzeroren etxera joango da bere oparia eskatzera. Bidean, euskal mitologiako zenbait pertsonaia izango ditu lagun: lamiak, iratxoak, Anbotoko Mari eta Mari Domingi, besteak beste.
Orotara, 120 lagunek parte hartuko dute ikuskizunean. Testuak, erritmoak, antzerkia, koroa, dantza, zinea eta txotxongiloek bat egiten dute.