Itxi

Lehiaketa

Kultura Bonuari buruzko iragarkia egiteko epea luzatu dute

EITB

Bidal iezaguzu Kultura Bonua zer den eta nola erabiltzen den azaltzen duen bideo bat eta eskuratu jokoan dauden hiru sarietako bat. Urtarrilaren 10era arte duzu.

Zer da Kultura Bonua?

Eusko Jaularitzako Kultura Sailak abian jarri duen ekimena da Kultura Bonua. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dezake. Bonoak 25 euro balio du, baina kanpaina honetara atxikita dauden 350 saltokietan 40 euroko gastua egin ahal izango du bonoaren jabeak.

Arrakasta handia izan du ekimenak, izan ere, salgai jarritako 59.000 bonuak agortu egin dira.

Zer da Kultura Bonua Spot Lehiaketa?

eitb.com eta Kulturklik atariek abian jarritako bideo-iragarkien lehiaketa bat da eta Kultura Bonuak izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak erakustea du helburu. Oro har, kulturaren kontsumoa sustatu nahi du, eta, bide batez, kultura dibertsio-iturria izateaz gain, norbere burua aberasteko eta kultura garatzeko balio duela erakutsi.

Urtarrilaren 10ean amaitzen da parte hartzeko epea.

Nork har dezake parte?

Edozein pertsonak edo taldek parte har dezake, amateurra zein profesionala izan, eta lanak banaka zein taldeka aurkez daitezke, bi lan pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez ere.

Nola har dezaket parte?

Oso erraza da. Bideo-iragarkia lehiaketak eitb.com-en duen orrialdera igo beharko duzu. Bertan aurkituko duzun inprimakiaren eremu guztiak bete eta lehiaketaren oinarriak onartu beharko dituzu. Iragarkiak gehienez ere 40 segundoko iraupena eta 2 GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko du. Bideoa AVI, MOV, MP4, FLV, MPEG, 3GP eta MKV formatuetan aurkeztu ahalko da. Eta ez ahaztu bideoaren amaierari lehiaketaren webgunean parte-hartzaileen esku utzi dugun kareta erantsi beharko diozula.

Zer sari daude jokoan?

Lehiaketak hiru sari izango ditu: lehenengo sariak 3.000 euro emango dizkio iragarki onenari; hurrengo sailkatuarentzat 2.000 euro izango dira, eta ikusleen saria lortzen duenak, berriz, 1.000 euro irabaziko ditu. Horrez gainera, ikusleen saria hautatzeko botoa ematen dutenen artean bi sari zozkatuko dira; 40 euroko bost Kultura Bonu izango ditu bakoitzak.


Irakurri Kultura Bonua Spot Lehiaketaren oinarriak.

Informazio gehiago (1)