Uztailaren 29an
'Belako zaldüna' pastorala, larunbatean Maulen
eitb.eus
Jean Bordaxarrek idatzitako pastorala uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean ikusi ahalko da Zuberoako hiriburuan, 15:30etik aurrera. Jeanne-Philippe de Béla mauletar militarraren bizia kontatzen du.
Maule-Lextarreko herritarrek larunbatean, uztailak 29, jokatuko dute lehenengoz “Belako zaldüna” pastorala, eta astebete geroago, abuztuaren 5ean, berriz taularatuko dute Jean Bordaxar zuberotar kantari eta kantagileak idatzitako antzerkia.
Jean-Philippe de Bela mauletar militarraren bizia kontatzen du istorioak, besteak beste frantsesa-euskera hiztegi bat jaso zuen zaldunaren nondik norakoak.
Orotara, ehun arizale baino gehiago igoko dira oholtzara, 15:30etik aurrera. Lehenago, 10:00etan, meza emango dute; 11:00etan desfilea egongo da; 12:30ean bazkaria, Jai Alain; eta 20:30ean, herri antzerkiaren ondoren, gaualdi alaitua izango da.