Mendeurrena
Eusko Ikaskuntzak euskal gizartearen erronkak aztertuko ditu mendeurrenean
Agentziak | Erredakzioa
Erakunde zientifiko-kulturalak bost saiotan egingo du XVIII. Kongresua, Baionan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Donostian, eta Oñatin aurkeztuko ditu ondorioak, azaroaren 23an.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Ikaskuntzak XVIII. Kongresu Zientifikoa egingo du Baionan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Oñatin, erakundearen mendeurrena ospatzeko, eta euskal gizartearen erronkak aztertuko ditu bertan, euskararen edo soziopolitikoaren arloan, besteak beste.
Kongresua urriaren 5ean abiatuko da, "Geroa Elkar-Ekin" lelopean, eta hitzaldi nagusia Jean-Pierre Claverannek eskainiko du bertan, osasun eta gizarte erakundeen formazio eta ikerketa institutuaren (IFROSS) sortzaile eta katedradunak.
Gasteizen urriaren 19an egingo duten saioan, euskararen etorkizuna hartuko dute hizpide; gizartea eta kultura izango dira Iruñean urriaren 26an egingo duten jardunaldiaren ardatzak; eta eredu sozioekonomikoak azaroaren 9an Bilbon egingo dutenarena.
Kongresuak azaroaren 16an jarraituko du Donostian, gai nagusia gobernantza demokratikoa dela, eta urriaren 23an bukatuko da, Oñatin, ondorio nagusiak aurkeztuta.
Biharamunean, urriaren 24an, Oñatin, erakundearen sorrera ekitaldia hartu zuen herri berean, ekitaldi bat egingo dute Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena ospatzeko.