'Sinde legea'
Ángeles González-Sinderen dimisioa eskatzeko webgunea sortu dute
Erredakzioa
9.000 sinaduratik gora lortu ditu dagoeneko Kultura ministroaren dimisioa eskatzen duen ekimenak.
Ángeles González-Sinde Kultura ministroaren dimisioa eskatzen duen webgunea sortu du internauta talde batek. Ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dituzte ministroaren dimisioa bultzatzeko. Dagoeneko bederatzi mila sinadura baino gehiago lortu dituzte.
PSOE, PP eta CiUk Sinde legearen inguruan lortutako akordioa jo dute erruduntzat.
Kolektibo honek eskutitz batean adierazi duenes: ''''herriari bizkarra emanez sinatu duten akordioa da'''' eta ''''ez ditu hiritarren interesak defendatzen''''.