Itxi

Heriotza

Antton Etxeberria produktore eta aktore donostiarra zendu da 58 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aktore bezala, EiTBko Piratak eta Goenkale telesailetan parte hartu zuen. Artista polifazetikoa izan zen. Antzerki produktore, aktore, gidoilari eta dramagile gisa lan egin zuen.

Antton Etxeberria aktore eta produktore donostiarra. Artxiboko irudia: EiTB

Antton Etxeberria aktore eta produktore donostiarra hil da gaur 58 urte zituela, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) jakitera eman duenez. Sebastopoleko Titiriteroak-en sortzailea Gipuzkoako hiriburuan zendu da.

1960ko maiatzaren 2an jaio zen. Etxeberria artista polifazetikoa izan zen. Antzerki produktore, aktore, gidoilari eta dramagile gisa lan egin zuen, EPEk agiri batean goraipatu duenez.

Aktore bezala, EiTBko Piratak eta Goenkale telesailetan parte hartu zuen, baita Julio Medemen Vacas, eta Jose Maria Turduriren Cronica de la Guerra Carlista (1872-1876) eta Santa Cruz, el cura guerrillero filmetan ere.

Antzerki produktore eta aktore gisa, Olentzero joan zaigu, Payasos itiriteros, El rompecabezas de Mamutxo, El camino de los zingaros, La ruta de la seda, Boliwood y danzas de la India, La Iliada, La Odisea, Mila eta bat gau eta El Quijote-n parte hartu zuen; azken lauak publiko gaztearentzako egokituak.