Itxi

Museoaren ibilbidea aztergai

Guggenheimen ibilbidea aztertuko duen txostena, 2012rako prest

Erredakzioa

28 lagunek hartuko dute parte. Txostenaren helburua museoak azken 13 urteotan izan duen ibilbidea aztertzea da, 2014an Solomon Fundazioarekin berretsi behar den akordioaren oinarriak zehazteko.

Eusko Legebiltzarrak Guggenheim museoaren ibilbidearen azterketan parte hartuko duten 28 lagunen zerrenda ezarri du astelehen honetan. Aditu horien lanarekin museoaren ibilbidea aztertuko duen txosten bat osatuko da. Txostena 2012ra egongo da prest, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an Solomon Fundazioarekin berretsi behar den akordioaren oinarriak zehaztea izango du helburu.

Benjamín Atutxa lan taldearen presidenteak jakinarazi duenez, 13 jardunalditan bilduko dituzte 28 lagun horien ekarpenak. Aurreikusitakoaren arabera, hilean behin izango dira bilerak, eta bakoitzean bi edo hiru adituk hartuko dute parte.

Oraindik ez da egutegia itxi, baina litekeena da maiatzaren 7an hastea agerraldiok.

Albisteak (1)

Bideoak (1)