Itxi

Irain antisemitengatik

Christian Dior etxeak Galliano kaleratuko du

Erredakzioa

Moda etxeak Galliano kaleratzeko izapideak jarri ditu abian. Britainia Handiko jostun ezaguna Hitler maite duela esanez grabatu zuten, mozkortuta zegoela.

Christian Dior moda etxeak John Galliano jostuna kaleratzeko izapideak jarri ditu abian. Izan ere, Britainia Handiko jostuna bideo batean grabatu zuten, mozkortuta zegoela, ''''Hitler maite'''' duela esanez. Parisen filmatu zituzten irudiak, joan den urteko abenduan, eta azken egun hauetan zabaldu da grabaketa.

LVMH taldearena da Christian Dior, eta 1996tik egiten zuen bertan lan Gallianok, zuzendari artistiko gisa. Etxeak ohar batean jakitera eman duenez, ''''berezi gorrotagarria'''' den bideo hori komunikabideetara iritsi ondoren hartu dute erabakia. Irudietan ageri denez, Erresuma Batuko diseinatzaile polemikoak ''''Hitler maite dut'''' esan zuen,&' || 'nbsp;ingelesez. Halaber, "zu bezalako jendeak hilik egon beharko luke. Zure ama, aita... denak gas-ganbera batean" ere esan zien bertako bezero batzuei.&' || 'nbsp;Tabernako beste bezero batzuek jarri diote salaketa Galianori.

Albisteak (2)

Bideoak (2)