Urtarrilak 22-26
Pamplona Negra krimenaren eta intrigaren munduan murgilduko da berriz
Agentziak | Erredakzioa
Zikloak 'noir' munduaren bestaldea gerturatu nahi dio publiko zabalari, idazleen eta polizien eskutik.
Asteartean, urtarrilak 22, Pamplona Negra jaialdiaren bosgarren edizioa hasiko da. Bost egunez, urtarrilaren 26ra arte, intriga eta krimena izango dira ardatz, batik bat eleberrien eta zinema beltzaren eskutik, baina publikoak gehiago jakin ahalko du Poliziaren benetako ikerketei buruz ere.
“The French Connection” lelopean, Pamplona Negra Baluartek antolatzen duen eta, aurten, lehenengoz, Susana Rodriguez Lezaun nafar idazleak koordinatu duen jaialdiak idazleak, gidoigileak, kriminologian adituak eta, oro har, genero beltza gustuko dutenak bilduko ditu ostera ere.
Aurtengo ekimenen artean, kriminologia ikastaro bat, eleberriak idazten ikasteko ikastaro bat, zinema beltzeko saioak (El halcón maltés, A pleno sol…) egongo dira. Gainera, urtarrilaren 25ean, ostiralarekin, Aingeru Epaltzak, Mikel Sotok eta Ines Castielak Kafe Beltza euskarazko eleberri beltzari buruzko solasaldia eskainiko dute.
Halaber, asteartean, “1911-2011. Mende bat krimena izan zen tokian” erakusketa aurkeztuko du jaialdiak.