Kargatzen...
Itxi

Antzerkia

Dada Masilok 'Beltxargen aintzira' 'harrigarria' eskainiko du Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ostiral eta larunbatean, Arriaga antzokiak hegoafrikar koreografo eta dantzariaren lana erakutsiko du.

Dada Masilo hegoafrikar koreografo eta dantzariak ‘Beltxargen aintzira’ klasikoaren bertsio “ikusgarria” eskainiko du Arriaga antzokian, ostiral eta larunbatean, otsailak 1 eta 2. Lanean, dantza klasiko eta garaikidea uztartzen ditu, afrikar eraginak zokoratu gabe, “umorez eta bizipozez”.

Arriagak ohar batean azaldu duenez, 1985ean Soweton jaiotako emakumeak onespen handia lortu du nazioartean ballet klasikoak “berriztatzen” egin duen lanari esker.

“Beltxargen aintzira”n, Masilok koreografo eta dantzari nagusi lanak egiten ditu, Dance Factory Johannesburg hamaika laguneko taldea alboan duela.

Arriagan taularatuko duten lanean, interpretazio klasikoa dute iturburu, tutua, ballet oinetakoak eta guzti, eta molde estetiko eta artistiko horiek apurtu egiten dira gero.