Itxi

Bira

Teatro Paraíso gasteiztar konpainiak Italiara eraman du ‘Erpurutxo’

eitb.eus

Leer en Castellano

Umeentzako ikuskizunaren italierazko bertsioa aurkezten dihardu taldeak otsailaren 19ra arte. 12 saio egingo dituzte guztira.

12 emanaldi egingo ditu Italian gasteiztar konpainiak

Teatro Paraíso konpainia Erpurutxo ikuskizunaren italierazko bertsioa aurkezten ari da egunotan Italian. Otsailaren 3an hasi zuen bira, eta 19ra arte Manfredonia, Gioia del Colle, Novoli, Vicenza, Mira, Lodi, Calderada, Barberino, Comeglians eta Artegna udalerrietara eramango du antzezlana.

Erpurutxo-ren (Pollicino) italiar bira honen jatorria Milango iazko Festival Segnalin dago: 150 programatzailerentzako funtzio esklusiboa egin zuten bertan, aurtengo denboraldira begira antolatu nahi zuten bira gorpuzteko.

Teatro Paraíso konpainiak AEB, Kanada, India, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Errumania, Portugal, Italia, Frantzia, Belgika, Finlandia, Kroazia, Singapur, Mexiko, Txile, Paraguai, Argentina eta Brasil bisitatu ditu azken urteotan.