Itxi

Martxoak 11-14

Dferia arte eszenikoen Donostiako erakusleihoak 25. urteurrena ospatuko du

eitb.eus

Leer en Castellano

Sektoreko 400 ordezkari bilduko ditu arte eszenikoen Donostiako azokaren hogeita bosgarren edizioak. Martxoaren 11tik 14ra egingo dute.

'Roman eta Julieta' Borobil Teatroren obra taularatuko dute, besteak beste. Argazkia: Iñaki Aranburu

Martxoaren 11tik 14ra, Dferia arte eszenikoen Donostiako azokak 25. edizioa ospatuko du. 32 konpainiak 33 ikuskizunen (horietako asko, estreinaldiak) 36 emanaldi eskainiko dituzte hiru egunez Donostiako hainbat antzeztokitan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunen % 42 dantza ikuskizunak izango dira, % 40 antzezlanak eta beste diziplina batzuetakoak izango dira gainerako % 18ak. Aurtengo gaia “boterea” da, “nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasuna”.

Besteak beste, bertan ikusi ahalko dira Arriagak ekoitzitako ‘Macbeth’en bertsio berritzailea, ‘Sharing home’ Denis Santacanaren ikuskizuna, ‘Block’ Amaia Elizaranen obra, ‘Erlauntza’ Vaiven Teatroren ikuskizunaren eta ‘Dublindarrak’ lanaren gaztelaniazko bertsioak, ‘Los años rápidos’ Secun de la Rosaren lana, ‘Erritu’ Kukai taldearen proposamena, ‘Roman eta Julieta’