HERIOTZA
Alan Roy King euskaltzain urgazlea hil da
EITB.EUS
64 urte zituela hil da itzultzaile ingelesa. Hizkuntzalaritzan doktorea, 2003ko urtarrilaren 31tik euskaltzain urgazlea zen.
Alan Roy King euskaltzain urgazle eta itzultzaile ingelesa hil da, 64 urte zituela, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.
Lytham St Annes-en (Ingalaterra) jaio zen, 1954ko urriaren 24an, eta Hizkuntzalaritzan doktorea zen (Londresko Unibertsitatea). Gramatika batzordeko kide 1985etik, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n.
Zenbait idazlan idatzi zituen, besteak beste, Atalase maila (1988); The Basque language (1994) eta Colloquial Basque (1996).
#euskaltzaindia
- Alan Roy King itzultzailea eta euskaltzain urgazlea zendu da, 64 urte zituela.
(Aspaldiko argazki honetan Koldo Mitxelenarekin, Angel Lopez Garciarekin, Karmele Rotaetxerekin, Jean Harischelar-ekin eta Patxi Goenagarekin agertzen da).https://t.co/W2vSQDMhys pic.twitter.com/HIZxeKZBQG