Óbito
Luke Perry 'Beverly Hills 90210' telesaileko aktorea zendu da
AGENCIAS | REDACCIÓN
Dylan pertsonaiarena egin zuen aktoreak buruko isuri bat izan zuen joan den astean.
Luke Perry aktore estatubatuarra zendu da astelehen honetan, 52 urte zituela, joan den astean buruko isuri bat izan eta gero. 'Beverly Hills 90210' telesaileko protagonista izateagatik zen ospetsu.
Aktorea Kaliforniako ospitale batean hil da.
Egun, "Riverdale" The CW telebista-kateko telesailean parte hartzen ari zen.
Besteak beste, "Buffy the Vampire Slayer" (1992), "8 seconds" (1994) eta "The Fifth Element" (Le cinquième élément) lanetan ere egin du lan.
Joan den astean, Fox kateak iragarri zuen itzuli egingo dela 'Beverly Hills 90210' telesaila, aspaldiko aktoreekin, baina Luke Perry ez zegoen iragarritako aktorean artean.
'Beverly Hills 90210' 1990eko hamarkadako telesail ospetsuenetakoa izan zen, batik bat gazteen artean. Ia 300 atal izan zituen 1990etik 2000ra.