Finala
Julio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari txapelketa
eitb.eus | erredakzioa
Julio Sotok txapelari eutsi dio Iruñeko Anaitasunan egindako finalean, eta Eneko Lazkoz izan da bigarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Julio Sotok irabazi du gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Anaitasunan, Iruñean, eta Eneko Lazkoz izan da bigarren.
Gaurkoarekin, bosgarren txapela du bertsolari gorritiarrak, eta Anaitasuna bete duten 1.350 pertsonen aurrean jantzi dio Joxema Leitzak.
#NBT19 Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari pic.twitter.com/h5XVjxS36m
— Nafarroa bertsotan (@unibertsoa) 23 de marzo de 2019
Sailkapena honela geratu da azkenean:
- Julio Sotok 1.172 puntu
- Eneko Lazkozek 1.114 puntu
- Xabier Terrerosek 635 puntu
- Joanes Illarregik 631 puntu
- Julen Zelaietak 626,5 puntu
- Eneko Fernandezek 620 puntu
- Xabat Illarregi 608 puntu
- Xabi Maiak 597 puntu