Itxi

Aurkezpena

'Sareko Euskal Gramatika', Interneteko lehen euskal gramatika

Erredakzioa

25 miloi hitz, eta telebistako eta prentsa idatziko adibideak biltzen ditu doako aplikazioak, baita literatur lanetako adibideak ere.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, eta Hezkuntza eta Kultura sailburuak, Isabel Celaá eta Blanca Urgell, izan dira gaur goizean Euskararen Institutuak egindako gramatikaren aurkezpen ekitaldian.

Egungo euskaran, hizkera modernoan, oinarrituta dago lana, eta Internet bidez kontsulta daiteke dagoeneko.

Ohiko gramatiketako edukiez gain, aplikazio berriak testuak, hiztegiak, euskalkiei buruzko oharrak, eta hizkuntzaren prozesamenduaren, fonetikaren, hizkuntzalaritza aplikatuaren eta fonologiaren gaineko jakingarriak biltzen ditu.

Interneten eskuragarri dagoen baliabideak 25 miloi hitz ditu; erdiak 287 liburutatik eta prentsa idatziko artikuluetatik aukeratu dituzte. Gainera, euskal literaturako egile eta lanen inguruko informazioa ere biltzen du.

Proiektuaren arduradunek esan dutenaren arabera, hizkuntzek urteen joanarekin izaten dituzten aldaketak aztertzen laguntzen du aplikazio berriak, eta XXI. mendeko euskara sakon ezagutzeko balio du.

Bideoak (1)