Adiskidetze ektialdia
Guardia zibilek iraingarritzat jotako Josetxu Piperraken kantu bat, erretiratuta
Agentziak | Erredakzioa
El Dromedario Records diskoetxeak “OVNI” kantua merkatu fisiko eta digitaletik kentzeko konpromisoa hartu du, JUCIL elkarteak “iraingarri eta laidogarritzat” jo eta gero.
El Dromedario Records diskoetxeak “OVNI” Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band taldearen kantua merkatutik kentzeko konpromisoa hartu du, JUCIL Asociación Profesional Justicia Guardia Civil elkarteak, kantua polizia talde horrekin “iraingarri eta laidogarritzat” jota, jarri zuen salaketaren harira egindako adiskidetze ekitaldian.
Barañaingo bake epaitegian egindako adiskidetze ekitaldian egin dute akordioa. Taldekideak bertaratu ez direnez, elkarte horretako zerbitzu juridikoek jakinarazi dute auzibidea abiatuko dutela horien aurka, laidoak egotzita.
“OVNI” kantua, hain zuzen ere, guardia zibil batek otsailaren 1ean sare sozialetara igotako bideo batean entzuten da, zeina hainbat preso katalan Brianseko espetxetik Soto del Realera eramaten ari zirela grabatu baitzuten.