Itxi

Lanak hasi aurretik

Tabakalera bisitatzeko azken aukera, asteburuan

Erredakzioa

Ostegunean hasiko dira lanak. Larunbatean eta igandean bisitatu daiteke eraikina, ordutegi honekin: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Hiru asteburutan zehar bisita gidatuak egin dituzte Tabakaleran eta datorren ostegunean lanak hasi aurretik, azken aukera izango da asteburu honetan. Larunbatean eta igandean bisitatu daiteke eraikina, ordutegi honekin: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ordu erdi oro irtengo dira bisitak, ordu puntuetan euskaraz eta erdietan gaztelaniaz. Bisita jarraituak izango dira eta ez da izenematerik ez erreserbarik egin behar.

Bisita horietan, eraikinean egingo diren eraldaketak azaltzen dira, ze espazio berri sortuko diren eta zein erabilpen izango duten behin zentro berria zabaltzen denean.