Literatura
Sarako herria, idazle, irakurle eta bisitarien topaleku, bi egunez
Euskadi Irratia | Erredakzioa
Goizean zabaldu dituzte 36. Biltzarreko ateak, 'Euskarazko literatura helduentzat' lelopean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Beste urte batez, idazle, irakurle eta bisitarien topaleku izango da gaur eta bihar Sarako herria. Euskal Idazleen Biltzarraren 36. edizioa da aurtengoa, eta "Euskarazko literatura helduentzat" lelopean egingo dute.
Goizean, 09:00etan, zabaldu ditu ateak biltzarrak. Gaurkoan jende guztiarentzat dago zabalik, eta biharkoa profesionalentzako eguna izango da.
Hainbat mahai inguruz gain, Aintzane Lasarte eta Mattinen eta Euskaltzaindiaren azken lanak aurkeztu dituzte goizean. Arratsaldean, berriz, Juan Carlos Etxegoien Xamarren Etxera bidean, Kepa Altonagaren Duvoisin kapitainaren malura eta Asisko Urmenetaren Azti-hitza, Xahoren biografikoa lanen aurkezpenak egingo dituzte.
Halaber, Ikuska sariak banatuko dizkiete Juan Mari Txoperena eta Rafael Zubiriari. Arratsaldean, berriz, Severine Dabadie eta Itxaro Bordaren Poema bat da herri hau diaporama (16:00etan) dago antolatuta, eta ordubete geroago (17:00) Xabier Erkizia, Lucas Rullo eta Arantxe Iturberen Afoniak emanaldia izango da gozagai.