Itxi

Euskararen alde

Korrika Donostian da dagoeneko

Erredakzioa

Lasterketa honek azken kilometroak burutuko ditu gaur. AEK-k lekukoa eramango du azken metrotan eta 12:30etan mezua irakurriko dute. Jarraitu Korrikaren azken kilometroak eitb.com-en bitartez.

Euskararen aldeko lasterketa, Korrika 17, amaitzera doa. Tipi-tapa, Euskal Herriko bazter guztietatik igaro da. Atzo, larunbata, Bizkaiko azken udalerrietan izan ziren euskalakariak eta egunsentiarekin, Gipuzkoan barrenean sartu ziren.

Eguna argituz zihoala, Donostian sartu dira 08:30ak aldera eta azken ordu hauetan azken kilometroak egingo dituzte. Antiguako auzotik sartu da Korrika eta Donostiako erdialderaino iritsiko dira. Azken kilometroetan AEK-ko ordezkariek hartuko dute lekukoa. Horren berri emango du eitb.com-eko Korrikaren atari bereziak. Bertan, azken metroak izango dira ikusgai eta baita jaialdiaren nondik norakoak.

Korrikaren 17. edizioari amaiera borobila emateko, lekukoaren barruan dagoen mezua irakurriko dute. Ondoren musikariek eta zenbait ekitaldik giroa alaituko dute egunean zehar: euskaraz bizi eta gozatzeko aukera paregabea.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (2)