Itxi

Programazioa

Almodovar eta SESB eta Koreari buruzko erakusketak, AlhondigaBilbaon

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko aisialdi eta kultura zentroak komikien inguruko jarduerak izango dituzte hurrengo lau hilabeteetan.

AlhondigaBilbao Bilboko aisialdi eta kultura zentroak hurrengo lau hilabeteetarako programazioa aurkeztu du eta deigarriena Pedro Almodovar zinemagileari buruzko zikloa izango da, baina baita SESBari eta Ipar Koreari buruzko erakusketak ere.

Programazio horretan aurreratu dutenez, SESBari buruzko erakusketa maiatzaren 11tik ekainaren 29ra bitartean izango da, "SESBaren 50 urte Dimitri Baltermnansen (1939-1989) begietan" izenekoa.

Maiatzaren 18tik aurrera "Ipar Korea:&' || 'nbsp;historiaren pisua" izango da eta 1953tik gaur egunera arteko irudiak biltzen dituzte. Gainera, Koreako zinemari buruzko ziklo bat egingo dute eta hitzaldiak ere izango dira.

Antzeko datetan, maiatzaren 5tik uztailaren 1era, Zinematekan Pedro Almodovar zuzendariaren ziklo bat eskainiko dute. Azken 30 urteotan egin duen 17 pelikulak eskainiko dituzte.

Udan, uztailean, AlhondigaBilbaok kulturaren eta arte digitalaren eboluzioaren inguruko erakusketa izango da, "Art Futura XXI. Etorkizuna birpasatzen" izenburupean. Errealitate birtuala, sare sozialak, bizitza artifiziala eta aisialdi digitala izango dira aztergai.

Hurrengo hilabeteetan komikiarekin lotutako jarduera asko izango dira (maiatzaren 25ean, adibidez, duela gutxi hildako Juan Carlos Eguillor ilustratzaileari omenaldia egingo dute), baita musikarekin lotutakoak ere.

Bideoak (2)