Itxi

Kale antzerkia

Kalealdiak kale antzerkiko 80 ikuskizun eskainiko ditu Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Brandakadabra musika bandak abiatuko du, uztailaren 1ean, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 20. edizioa.

Natxo Monterok larunbatean eskainiko du bere ikuskizuna, Arriagaren kanpoaldean

Kalealdia jaialdiak 80 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu uztaileko lehen astean Bizkaiko hiriburuko kaleetan.

Hogeigarren edizioan, Frantziatik, Italiatik eta beste hainbat herrialdetatik etorritako 29 konpainiak 80 ikuskizun erakutsiko dituzte aire librean, Bilboko hiriguneko hainbat espaziotan.

Aurtengo programazioan, kaleko antzerki hutsezko ikuskizunak, zirku garaikidea, dantza eta musika bandak sartu dituzte.

Halaber, klown artistak egongo dira, hala nola Brunette Bros danimarkarrak, Fira de Titelles Lleidako jaialdiaren sariaren irabazleak.

Euskal konpainiei dagokienez, hauek hartuko dute parte: Barsanti Cia, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Malas Compañías, Markeliñe, Natxo Montero, Trakamatraka, The Funes Troup eta Dikothomia, Leioako Umore Azokaren azken edizioan euskal ikuskizun onenaren saria irabazi zuena.

Ikuskizunetarako agertokiak hirian barreiatuta egongo dira: Casilda Iturrizar parkea, uztailaren 1etik 3ra, eta, ostegunetik aurrera, Areatza, Plaza Barria, Santiago plaza, Arriaga antzokiaren kanpoaldea eta Zazpikaleak.