Heriotza
Arturo Fernandez asturiar aktorea hil da, 90 urte zituela
Agentziak | Erredakzioa
Aktore eta antzerki munduko enpresaria ospitaleratuta zegoen, Aktoreen Espainiako Sindikatuak baieztatu duenez.
Arturo Fernandez aktore eta antzerkiko enpresaria zendu da Madrilgo ospitale batean, 90 urte zituela. Ebakuntza bat egin eta gero, bertan ospitaleratuta zegoen.
Apirilaren 2an egin zioten ebakuntza Fernandezi, eta horren ondorioen eraginez hil dela azaldu dute.
Fernandez biran ari zen “Alta seducción” komediarekin, eta aurretik zituen saio batzuk bertan behera utzi eta atzeratu zituen.
"La montaña rusa", "Pato a la naranja", "Smoking" eta "Los hombres no mienten dira egindako antzezlanik ezagunenetako batzuk, baina telebistan (“Truhanes”, filmean oinarritutako telesaila) eta zineman ("Esperando a papá", "La tonta del bote" eta "Casa Flora") ere aritu zen.