San Telmo
Antton Elizegi argazkilariak 45.000 argazki eman dizkio San Telmo Museoari
Agentziak | Erredakzioa
Argazki lasartearren argazkiak erregistratu, katalogatu eta erakutsiko ditu Donostiako museoak.
Antton Elizegi Beloki argazkilari lasartearrak 45.000 irudik baino gehiagok osatutako bere argazki funtsa eman dio dohaintzan Donostiako San Telmo Museoari. Besteak beste, diapositibak, negatiboak, argazkiak RC paperean, liburuen maketak eta koadernoak ditu Elizegiren funtsak.
Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, artxiboko irudiak 1961 eta 2013 artean ateratakoak dira eta, batez ere, gai hauek lantzen dituzte: natura (landa paisaiak, enborrak, adarrak, metak), arkitektura (baserri hutsak, Erromanikoa, Arantzazu), etnografia, artisten edo familiartekoen erretratuak eta irudi poetikoak.
San Telmo Museoak funtsa erregistratu eta katalogatu egingo du materialak behar dituen baldintzetan kontserbatzeko eta, ondoren, gizarteratzeko. Gainera, bildumaren digitalizazio plan bat landu eta jarriko du martxan, eta hori webgunearen bidez eta bildumen katalogoaren bidez zabalduko du.
Aurreikusitako zabalkuntza ekintzen artean, 2020. urtean, museo donostiarrak Elizegiren bildumaren inguruko erakusketa antolatuko du, Maria Jose Aranzasti arte historialaria komisario dela.