Itxi

Nafarroa

Nafarroan filmatutako 16 film lehiatuko dira NIFFen lehen edizioan

Eitb.eus

Leer en Castellano

Lehen edizioa 2019ko abuztuaren 29tik 31ra bitartean garatuko da Iruñeko esparru desberdinetan.

Nafarroako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (NIFF) Workshop Contest izeneko sail berri bat antolatuko du. Hartan, 'Asghar Farhadirekin filmatzen Nafarroan' tailerrean parte hartu duten 40 ikaslek grabatutako 16 filmek hartuko dute parte.

NIFF sortzaile eta diziplina desberdinentzako elkargune bat da (musika, dantza, antzerkia), inklusioa bultzatzeko eta gizarte eztabaida bat sortzeko zinemaren eta protagonisten bitartez.

Arquetipo Comunicacion S.L. enpresak antolatutako lehen edizioa 2019ko abuztuaren 29tik 31ra bitartean garatuko da Iruñeko esparru desberdinetan. Hiru jardunaldiek jaialdiko gaiei loturiko lanak jasoko dituzte.

Ondorengoak dira aukeratutako filmak: La maleta; Valzer; Ovejas; En ninguna parte; El último baile; Siempre aquí; Inside; Pie de hierro; Último paseo; Him; La intérprete; Buscando la flor de loto; A beginning; Desvestido eta Capsule -Extintor-

Sariak eta epaimahaia

Jaialdiko sail desberdin horretan parte hartuko duten grabaketak Workshop Contesteko lan Onenaren Meliton saria irabazteko lehiatuko dira, 1.000 eurorekin eta garaikur batekin hornitua. Sari horrez gain, milaka eurotan balioztatutako beste hainbat sari ere egongo dira.

Ahmad Taherik, Lola Mayok, Javier Gruñeirok, Raquel Cortesek eta Ruth Gutierrezek osatuko dute Workshop Contesteko epaimahaia. Presidentea Ahmad Taheri izango da, Espainian bi hamarraldiko ibilbidea duen kazetari eta itzultzaile iraniarra.