Zinemaldia
Terrence Malicken 'The tree of life' filma, Urrezko Palma Cannesen
Erredakzioa
Kirsten Dunst eta Pierre Dujardin aktoreek irabazi dituzte aktore onenaren sariak.
Terrence Malick zuzendari estatubatuarraren The tree of life filmak irabazi du Cannesko Zine Festibaleko 64. edizioko Urrezko Palma.
Sari Nagusia bi pelikulek irabazi dute: Dardenne anaien Le Garmin au vélo filmak eta Once upon a time in Anatolia Nuri Bilge zuzendari turkiarrarenak.
Aktore onenen sariak Kirsten Dunst estatubatuarrak eta Jean Dujardin frantziarrak irabazi dute. Dunsti Melancholia filmean egindako lanagatik eman diote eta Dujardini The Artisten egindakoagatik.
Epaimahaiaren saria Poliss luzemetrai frantziarrak irabazi du.
Pedro Almodovarren La piel que habito pelikulak Gazteriaren Sariarekin konformatu behar izan du.