Itxi

BALANTZEA

Donostiako Hamabostaldiaren sei emanalditan sarrerak agortu dira 80. edizio honetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

40.200 ikusle izan dira Hamabostaldian, 950.5000 euro bildu dira, eta Kursaal Auditorioa %90ean beteta egon da aurten.

'Madame Butterfly' de Ainhoa Arteta ha tenido dos llenos absolutos. Foto: EFE

Gaur amaituko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa, 20:00etatik aurrera London Philharmonic Orchestrak Juanjo Mena gasteiztarraren zuzendaritzapean eskainiko duen kontzertuarekin.

Antolatzaileek egunotako balantzea egin dute eta izugarri pozik daudela esan dute: Kursaal Auditorioan antolatutako emanaldietan aretoa ia beteta egon da (eskainitako lekuen %90 bete dira) eta sei emanalditan sarrera guztiak agortu dira: 'Madame Butterfly' (abuztuak 13 eta 15), Victor Ullate Ballet (abuztuak 17), Bremeng Die Deutsche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren bi emanaldiak (abuztuak 30 eta 31).

Kursaaleko kontzertu handiek arrakasta handia izan dute, baina bestelako ekimenek ere erantzun ona izan ohi dutela jakinarazi dute antolatzaileek, tartean Tabakalerarekin elkarlanean egin duten Lau Noten opera garaikideak, adibidez.

Guztira, 90 proposamen izan ditu aurtengo Hamabostaldiak, 40.200 ikusle erakarri ditu eta 950.500 euro bildu.

2020ko Hamabostaldia

Hala, 2020ko hamabostaldiaren zain geratu dira zaleak. Jada ezagutzera eman dute Donostian izango direla, besteak beste, London Symphony Orchestra, Russian State Orchestra, eta Mitsuko Uchida piano-jotzailea.

Iragarritako artisten artean Jordi Savall eta Balthasar-Neumann-Ensemble & Chor ere aipa daitezke.

Gainera, Iparragirreren jaiotzaren mendeurrena dela eta, euskal musikariarekin lotutako ikuskizun bat ere izango da.