Itxi

Urriaren 15era arte

Erakusketak, ikastaroak, bisitak eta topaketak, Nafarroako Komiki Azokan

eitb.eus

Leer en Castellano

Ostiralean abiatuko da topagunearen hamargarren edizioan, Iruñean Civicox Condestablen eta Civicanen eta Tuteran, Almirantearen Etxean.

"Zart!" bildumaren 2.000 ale kaleratuko ditu Azokak, doan

Nafarroako Komiki Azokak hamabi erakusketa, ikastaro, bisita eta topaketa antolatu ditu ostiralean abiatuko den hamargarren ediziorako.

Azokaren kariaz, Tiza elkarteak “Zart” argitaratu du, ekitaldiarekin lotura duten 30 artistak sortutako 25 istorioko bilduma, zeinaren azalean Iruñea ageri den, “urpekari horitik begiratuta, nolabait esanda”, Leire Urbeltz egileak azaldu duenez.

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak eta Huarte Zentroak 2.000 aleko edizioa finantzatu dute, eta publikazioa doan jaso ahalko da, Iruñeko Condestablen eta Civicanen eta Tuterako Almirantearen Etxean.

Gainera, aurreko urteetan bezala, artista gonbidatuen erakusketa egingo da, eta egileok liburuak sinatuko dituzte: Paco Roca (irailak 19) Sandra Uve (20), Max (26), Flavita Banana (27), Belatz (urriak), Agustín Ferrer (4) eta Laura eta Carmen Pacheco (11).